Bretainiako Ondorengotza Gerra Joan III.a "Ona" Bretainiako dukea hil zenean hasi zen gerra (1341-1364). Joan III.ak, bere biloba eta Karlos Bloisekoaren emaztea, Joana Penthievrekoa, izendatu zuen ondorengo; baina Joan Monfortekoak, Joan III.aren anaiak, dukerria eskatu zuen beretzat. Ingalaterrako koroak lagundu zion, eta Karlos V.a Frantziakoak Joana Penthievrekoaren alde jarri zen. Karlos Bloiskoa menderatu ondoren (Aurayko gudua, 1364), Joana Penthievrekoak Monfortekoen esku utzi zuen dukerria (Guérandeko gudua, 1365).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak