Bled aintzira
Bled aintzira Blejsko jezero | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 475 m |
Mota | aintzira, arkeologia-aztarnategi, glaziar-aintzira eta tectonic lake (en) |
Luzera | 2.120 m |
Zabalera | 1.380 m |
Azalera | 1,45 km² |
Sakonera | 30,6 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°21′52″N 14°05′41″E / 46.3644°N 14.0947°E / 46.3644; 14.0947 |
Mendikatea | Pokljuka (en) |
Antzinako herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa |
March | Karniola |
Mendizaletasuna |
Bled aintzira (eslovenieraz: Blejsko jezero, alemanez: Veldeser See) Bled hiriaren ondoan dagoen aintzira da. Herrialdeko tokirik turistikoenetakoa da.
Geografia eta historia
Jatorri glaziarra eta tektonikoa duen aintzira endorreikoa da. Mendiz eta basoz inguraturik dago eta mendebaldean Zaka harana dauka. Ekialdeko ertzean kokatzen da Bled hiria. Juliotar Alpeetan kokaturik dago.
Bled uhartea
Aintziraren mendebaldean Bled uhartea (Blejski otok) dago. Uharte txikia da eta azalera guztia Jasokundeko Amabirjinaren elizak (Cerkev Marijinega vnebovzetja) hartzen du. Elizak XVII mendean hartu zuen gaur egungo itxura baina 1470 urteko fresko gotikoak ere kontserbatzen dira. 52 metrotako dorrea dauka eta 98 mailako eskailerak lotzen ditu uhartearen ertza eta eliza.
Arraunketa
2011 urtean Munduko arraunketa txapelketak antolatu ziren Bled aintziran, aurrez 1966, 1979 eta 1989an ere bertan jokatu ziren.
Iruditegia
- Bled aintzira.
- Bled uhartea.
- Bledeko gaztelua aintziraren gainean.
-
-
Kanpo estekak
- Datuak: Q648902
- Multimedia: Lake Bled / Q648902
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page