Bilboko klima
Köppen klima sailkapenaren arabera, Bilbo eta bere metropoli eremuko klima ozeaniko hezea da.[1] Tenperaturak urtean zehar epelak izaten dira, ez oso beroak udan eta ez oso hotzak neguan. Dena dela, urtean hainbat alditan muturreko tenperaturak izaten dira, 30-35 gradutik gorakoak eta 0 °C-tik beherakoak. Udako batez besteko tenperatura 20 °C-koa da eta negukoa 8 °C-koa.
Troll-Paffen klima sailkapenaren arabera, Bilbok klima epela du[2] eta Siegmund/Frankenberg klima sailkapenaren arabera, berriz, Bilbok klima azpitropikala du.[3] Europako Ingurumen Agentziaren aburuz, Bilbo Atlantikoaren eskualde biogeografikoan dago.[4] Bilboko klimak, Kantauri itsasoko ertzan izanik, hegoaldean baino prezipitazio ugariak ditu eta baita eguzki-ordu gutxiago eta tenperatura epelagoak ere, Iberiar penintsulari baino Europa kontinentalari hurbilago dagoelarik.
Tenperaturak
Batez besteko tenperatura maximoa | Batez besteko tenperatura ertaina | Batez besteko tenperatura minimoa |
---|---|---|
19.1 °C (66.4 °F) | 14.3 °C (57.7 °F) | 9.4 °C (48.9 °F) |
Itsasoa gertu izateak urteko urtaro zehaztuagoen (uda eta neguaren) tenperaturak epelak izatea eragiten du, oszilazio termikoa intentsitate txikikoa izanik. Egunez, batez besteko tenperatura 19.1 °C (66.4 °F)koa da eta, gauez, 9.4 °C (48.9 °F)koa. Hilabete hotzenean, urtarrilean, eguneko tenperatura 13–14 °C (55–57 °F)koa da eta gauekoa 5 °C (41 °F)koa. Hilabete beroenean, abuztuan, eguneko tenperatura 25–26 °C (77–79 °F)koa da eta gauekoa 15 °C (59 °F)koa.[5]
Prezipitazioa
Bilbok urtean 128 prezipitazio-egun ditu, hau da, hilabetero dozena baino gutxiago dira euri-egunak (≥ 1 mm), gutxienez uztailean 7 eta, gehienez, urtarrilean 13 izanik. Urtean pilatutako bataz besteko prezipitazioa 1195 mm-koa da, gutxiengoa uztailean- 62 mm- eta handiena azaroan -141 mm- delarik.[5] Bizkaiko golkoko beste herrien moduan, Iberiar penintsulako emaitzarik altuenetariko bat da. Prezipitazioa oparoa da eta, latitude eta atmosfera-dinamika kontuan izanik, guztira euri-egunek %45a eta hodeitsuek %40a osatzen dute.[6]
Datu klimatikoak (Bilbo (euri-egunak – 1 mm)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 126 | 97 | 94 | 124 | 90 | 64 | 62 | 82 | 74 | 121 | 141 | 116 | 1195 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13 | 11 | 11 | 13 | 12 | 8 | 7 | 8 | 9 | 11 | 12 | 12 | 128 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5] |
Datu klimatikoak (Bilbo (euri-egunak – 0.1 mm)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 16 | 15 | 15 | 17 | 16 | 12 | 11 | 12 | 12 | 14 | 15 | 16 | 171 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[7] |
Hezetasuna
Urtean bataz besteko hezetasun erlatiboa %72a da, gutxiena otsailetik martxora -%70a- eta handiena abuztutik irailera -%74a- delarik.[5]
Datu klimatikoak (Bilbo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Hezetasuna (%) | 72 | 70 | 70 | 71 | 71 | 72 | 73 | 74 | 73 | 73 | 74 | 73 | 72 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5] |
Elurra
Elurra arraroa da hirian, inguruko mendien tontorrean noizbehinka agertu arren. Urtean zehar gutxi dira elurra egiten duen egunak. 1956ko otsailean errekorra izan zen: hilabetean zehar 7 egunetan egin zuen elur.[8] Edonola ere, 1956ko otsaileko hotzaldi eta elurtearen eraginez gertatu zen. Elurbustia, berriz, ohikoagoa da, urtean 10 egunetan inguru eta, batez ere, neguan.[6]
Datu klimatikoak (Bilbo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5] |
Argi-orduak
Bilbok Europa osoko argi-ordu kopuru hoberen artean du. Neguan, egunak ez dira iparraldeko Europan bezain labur, abendu, urtarril eta otsaileko bataz besteko argi-orduak 9,66 izanik[9] (Alderaketa moduan Londres[10], Mosku[11] edo Varsovia[12] hiriek 8 ordu inguru dituzte).
Orduak | Urt. | Ots. | Mar. | Api. | Mai. | Eka. | Uzt. | Abu. | Ira. | Urr. | Aza. | Abe. |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egun | 9 | 11 | 12 | 13 | 15 | 15 | 15 | 14 | 12 | 11 | 10 | 9 |
Gau | 15 | 13 | 12 | 11 | 9 | 9 | 9 | 10 | 12 | 13 | 14 | 15 |
Eguzki-orduak
Urtean hiriak 1.584 eguzki-ordu ditu, baxuena 78 - eguneko batez bestekoa 2,5 ordukoa abenduan, eta altuena 188 - eguneko batez bestekoa 6 ordukoa uztailean, izanik.[5] Emaitza (1.200-2.000 ordu artekoa) iparraldeko Europarena, Londresena edo Varsoviarena adibidez, izanik baina neguan Bilbok bi aldiz gehiago ditu. Hala ere, Iberiar penintsulako beste hiriak baino eguzki-ordu gutxiago ditu, Kantauri itsasoko ertzako beste hirien parekoa izanik.
Datu klimatikoak (Bilbo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Eguzki orduak | 86 | 97 | 128 | 128 | 160 | 173 | 188 | 179 | 157 | 123 | 93 | 78 | 1584 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5] |
Muturreko tenperaturak
Hirian bertan erregistraturiko tenperaturarik altuena 42 °C (108 °F)-koa izan zen, 1947ko uztailaren 26an. 2003ko abuztuan, eguneko tenperatura altuen batez bestekoa errekorrekoa ere izan zen, 29.9 °C (85.8 °F) hain zuzen ere. Inoiz erregistraturiko tenperaturik hotzena −8.6 °C (16.5 °F)koa izan zen, 1963ko otsailaren 3ko gauean.[8]
Datu klimatikoak (Bilbo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 23.4 | 26.8 | 29.8 | 33.1 | 36.0 | 41.2 | 42.0 | 41.9 | 41.7 | 33.4 | 27.6 | 24.6 | 42.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.6 | -8.6 | -5.0 | -1.2 | 0.4 | 3.6 | 6.6 | 6.8 | 3.8 | 0.6 | -6.2 | -7.4 | -8.6 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[8] |
Itsas-tenperatura
Urtean batez besteko itsas-tenperatura 16 °C (61 °F) ingurukoa da. Otsailean, hilabeterik hotzena, 12 °C (54 °F) ingurukoa da. Abuztuan, hilabeterik beroena, 21 °C (70 °F) ingurukoa da. Uztailetik irailea, hondartzak "irekita" dauden denboraldian, itsas-tenperatura 20 °C (68 °F) baino altuagoa izan ohi da.[9]
Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtea |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
13 °C (55 °F) | 12 °C (54 °F) | 12 °C (54 °F) | 13 °C (55 °F) | 15 °C (59 °F) | 18 °C (64 °F) | 20 °C (68 °F) | 21 °C (70 °F) | 20 °C (68 °F) | 18 °C (64 °F) | 15 °C (59 °F) | 13 °C (55 °F) | 15.8 °C (60.4 °F) |
Bilboaldeko klima-datuak
Bilboko Udalak 1948. urtetik 2005. urtera bitarte neurturiko datuen arabera, honako batez besteko datuak lor litezke:
- Urteroko batez besteko prezipitazioa: 1.216,7mm
- Batez besteko tenperatura: 14,2 °C
- Gehienezko batez besteko tenperatura: 18,9 °C
- Gutxieneko batez besteko tenperatura: 9,4 °C
- Batez besteko eguzki orduak: 1.602,7 ordu
Datu klimatikoak (Bilboko aireportua (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.2 | 14.5 | 15.9 | 16.8 | 20.1 | 22.6 | 25.2 | 25.5 | 24.4 | 20.8 | 16.4 | 14.0 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 9.0 | 9.8 | 10.8 | 11.9 | 15.1 | 17.6 | 20.0 | 20.3 | 18.8 | 15.8 | 12.0 | 10.0 | 14.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.7 | 5.1 | 5.7 | 7.1 | 10.1 | 12.6 | 14.8 | 15.2 | 13.2 | 10.8 | 7.6 | 6.0 | 9.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 126 | 97 | 94 | 124 | 90 | 64 | 62 | 82 | 74 | 121 | 141 | 116 | 1195 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13 | 11 | 11 | 13 | 12 | 8 | 7 | 8 | 9 | 11 | 12 | 12 | 128 |
Eguzki orduak | 86 | 97 | 128 | 128 | 160 | 173 | 188 | 179 | 157 | 123 | 93 | 78 | 1584 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[5] |
Datu klimatikoak (Bilboko aireportua (2001–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.31 | 13.75 | 16.79 | 17.88 | 20.68 | 23.89 | 25.20 | 24.01 | 24.03 | 21.78 | 15.97 | 13.20 | 19.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 9.52 | 9.66 | 11.97 | 13.13 | 15.84 | 19.19 | 20.55 | 20.12 | 18.99 | 17.03 | 12.08 | 9.36 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.74 | 5.57 | 7.15 | 8.39 | 11.00 | 14.50 | 15.90 | 16.23 | 13.96 | 12.28 | 8.19 | 5.53 | 10.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 117.1 | 74.6 | 101.3 | 84.6 | 85.6 | 61.6 | 38.5 | 55.0 | 72.1 | 105.4 | 174.4 | 137.0 | 1107.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.0 | 10.2 | 11.0 | 12.6 | 10.2 | 6.4 | 6.9 | 8.1 | 7.8 | 10.4 | 14.4 | 13.3 | 125.3 |
Eguzki orduak | 71.2 | 92.2 | 126.4 | 137.0 | 163.3 | 178.6 | 184.4 | 174.6 | 154.7 | 124.2 | 81.2 | 72.0 | 1559.8 |
Iturria: Meteorologiako Estatu Agentzia[13] |
Errekorrak (1948-2005)
- Urteroko batez besteko prezipitaziorik handiena : 1.571,1mm (1979)
- Batez besteko tenperaturarik altuena: 15,8 °C (2003)
- Gehienezko batez besteko tenperaturarik altuena: 21,1 °C (1989)
- Gutxieneko batez besteko tenperaturarik altuena: 11,2 °C (2003)
- Batez besteko eguzki ordu maximoa: 2.103,8 ordu (1989)
Erreferentziak
- ↑ M. Kottek; J. Grieser; C. Beck; B. Rudolf; F. Rubel. (2006). «World Map of the Köppen-Geiger climate classification updated» Meteorol. Z. 15: 259–263. doi:10.1127/0941-2948/2006/0130..
- ↑ Climatic map by Istituto Geografico De Agostini, according to Troll-Paffen climate classification. .
- ↑ Pädagogische Hochschule in Heidelberg. Die Klimatypen der Erde. .
- ↑ Europako Ingurumen Agentzia. Europe's environment: the third assessment. Environmental assessment report No 10. Luxemburgo: Office for Official Publications of the European Communities, 231 or..
- ↑ a b c d e f g h i Meteorologiako Estatu Agentzia. Standard Climate Values. Bilbao Aeropuerto. .
- ↑ a b Gómez Piñeiro, Francisco Javier. (1979). Geografía de Euskal Herria: Vizcaya. Donostia ISBN 84-7407-068-6..
- ↑ Munduko Meteorologia Erakundea. World Weather Information Service - Bilbao. .
- ↑ a b c (pdf)(www) Bilboko aireportuaren muturreko balioak - Meteorologiako Estatu Agentzia
- ↑ a b c d Weather2Travel.com. Bilbao Climate and Weather Averages. .
- ↑ http://www.weather2travel.com: Londres
- ↑ http://www.weather2travel.com: Mosku
- ↑ http://www.weather2travel.com: Varsovia
- ↑ Meteorologiako Estatu Agentzia. Valores climatológicos normales y estadísticos de estaciones principales. .
Kanpo estekak
- Euskal Meteorologi Institutua
- (Gaztelaniaz) Espainiako Meteorologi Institutua
- Datuak: Q16949243