Berihu Aregawi

Berihu Aregawi
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaEtiopia, 2001eko otsailaren 28a (23 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 10.000 metroko lasterketa
5K run (en) Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q116767079 Itzuli2021eko abenduaren 31769
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Facebook: berihu.aregawi.52 IAAF: 14848753 Edit the value on Wikidata

Berihu Aregawi Teklehaimanot (tigrinyeraz: በሪሁ ኣረጋዊ, Atsbi Wenberta, 2001eko otsailaren 28a) Etiopiako atleta da, 5000 metroko eta 10.000 metroko lasterketatan espezialuzaturik dagoena. Errepideko 5 kilometroko munduko errekorra du[1] eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat eskuratu zuen.[2]

Kirol ibilbidea

2018ko gazte mailako Afrikako txapelduna izan zen 3.000 metrotan eta gazte mailako Munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen 10.000 metrotan[3]. 2021ean Diamante Ligan 5.000 metroko txapelduna izan zen eta Tokioko Olinpiar Jokoetan 10.000 metroko lasterketan laugarren egin zuen[4]. Urte bereko abenduan errepideko 5 km-ko munduko errekorra ezarri zuen Bartzelonan, 12:49.[1]

Munduko Kros txapelketatan 2023an eta 2024an dominak eskuratu ondoren 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 10.000 metrotako txapeldunordea izan zen Joshua Cheptegei ugandarrarengandik 30 ehunenekotara.[2]

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 4.a 10.000m
2024 Paris  Frantzia 02 !2. lekua, zilarrezko domina 10.000m
Munduko Kros txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Bathurst  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Banaka
2023 Bathurst  Australia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2024 Belgrad  Serbia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Banaka
2024 Belgrad  Serbia 03 !3. postua, brontzezko domina Taldeka

Markak

  • 3.000 m - 7:21.28 (Chorzów 2024)
  • 5.000 m - 12:40.45 (Lausanne 2023)
  • 10.000 m - 26:46.13 (Hengelo 2022)
  • Errepidean:
    • 5 km - 12:49 (Bartzelona 2021) Munduko errekorra[1]
    • 10 km - 26:33 (Laredo 2023)

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) Dickinson, Marley. (2021-12-31). «Ethiopia's Berihu Aregawi and Ejegayehu Taye shatter 5K world records» Canadian Running Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  2. a b (Ingelesez) Observer, Ethiopia. (2024-08-02). «Berihu Aregawi takes silver in 10,000m» Ethiopia Observer (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  3. (Ingelesez) Weekly, Athletics. (2018-07-10). «Rhonex Kipruto strides to World U20 10,000m title» AW (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  4. «Athletics - Final Results» web.archive.org 2021-08-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56367809
  • Commonscat Multimedia: Berihu Aregawi / Q56367809

  • Kirolariak
  • IAAF: 14848753
  • Wd Datuak: Q56367809
  • Commonscat Multimedia: Berihu Aregawi / Q56367809