Basilika zisterna
Basilika zisterna | |
---|---|
Yerebatan Sarnıcı | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Turkiako barrutia | Fatih |
Koordenatuak | 41°00′30″N 28°58′41″E / 41.0084038°N 28.9779209°E / 41.0084038; 28.9779209 |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Basilika zisterna (grezieraz Βασιλικὴ κινστέρνη / Basilikè kinstérnè), turkierazko izenarekin ere ezaguna Yerebatan Sarnıcı ("lurrazpiko uhaska"), Istanbulen dagoen lurrazpiko uhaska erraldoia da, Hagia Sofiatik 150 m hego-mendebaldean kokatua, VI. mendean eraiki zen bizantziar enperadore zen Justiniano I.aren aginduz[1]. Uhaskaren erabilera ur hornidura ziurtatzea zen, batez ere setio kasuan Valenteren akueduktua suntsitzen bazuten.
Historia
Lurrazpiko egitura honen izena Konstantinopoliseko lehen muinoan zegoen plaza handi batetik datorkio, Stoa Basilica, uhaskaren gainean zegoena. Antzinako testuen arabera, 7.000 esklabok lan egin zuten zisterna eraikitzeko[1].
Uhaskak Konstantinopoliseko Jauregi Handiaren eta beste eraikin batzuen ur hornidura ziurtatzen zuen, eta otomandarren konkistaren ondoren, Topkapi jauregiarena ere bai.
Ezaugarriak
Oinplano laukizuzenekoa, Basilika zisterna 138 x 64,6 m luze-zabal da, eta honen edukiera 78.000 m³ da, Istanbuleko handiena. Kanpo hormak adreiluzkoa dira, 4m zabalekoak, eta zementuzko emokaduraz estaliak. Barnealdea 28 zutabedun 12 ilaraz osatua dago, guztira 336 zutaberekin. Zutabe monolitiko hauek, 8 m garai dira (Filoxenos uhaskakoak 12,4 m garai dira) eta adreiluzko arku eta gangak eusten dituzte. Gehienek korintiar ordenako kapitelak dituzte, baina inposta blokeak ere badira. Horietako biren oinarria berrerabilitakoak dira, Medusa buru zizelkatua baitute. Kolomartea 4,75 eta 5,10 m artekoa da.
Irudiak
- Basilika uhaska
- Zutabea eta kapitela
- Medusa burua berrerabilitako harri bloke batean
- Zutabe oinarria Medusa buruarekin
- Zutabe oinarria Medusa buruarekin
- Zutabe oinarria Medusa buruarekin
- Pauma begidun zutabea
- Karpak uhaskan
Erreferentziak
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20100830123622/http://www.yerebatan.com/english/index.html
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q216511
- Multimedia: Basilica Cistern / Q216511