Barbaro Wolkoff jauregia
Barbaro Wolkoff jauregia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°25′51″N 12°19′57″E / 45.4308535°N 12.3324242°E / 45.4308535; 12.3324242 |
Kontaktua | |
Helbidea | Ramo Barbaro, 349-351, Dorsoduro |
Barbaro Wolkoff jauregia (italieraz: Palazzo Wolkoff) Veneziako Dorsoduro auzoan dagoen eraikin historikoa da, Italian. Veneziako Ubide Handiaren aurrez aurre kokatuta, Palazzo Dario eta Salviati jauregi artean dago. XV. mendekoa da.
Historia
Jatorrizko eraikina Veneziako eta Bizantzioko arkitekturaren arauen arabera eraiki zen, Venezian urte haietan modan zegoena. XV. mendean eraberritu zen, moda arkitektoniko gotiko berriaren elementu formalak gehituz. 1894an, Eleonora Duse aktorea eraikinaren azken solairuan bizi izan zen, eraikina erosi zuen Alexander Nikolaevitx Wolkoff-Mouromtzoff aberats errusiarrak gonbidatuta.[1]
Deskribapena
Jauregia ia osorik adreilu gorriz eraiki zen. Fatxadan deigarria da garapen bertikala, beheko solairua, behegaina, solairu noblea eta goiko solairuak bikain banatzen baititu. Dekorazio-elementuen aniztasunak zaildu egiten du estilo eta garai jakin bati atxikitzea.[2]
Iruditegia
- Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1870eko hamarkadan.
- Barbaro Wolkoff eta Palazzo Dario 1965ean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q15714249
- Multimedia: Palazzo Barbaro Wolkoff (Venice) / Q15714249