Azoresko poni

Azoreetako ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Azoreak ( Portugal
Egoera FAOren araberacritical (en) Itzuli

Azoresko ponia, (portugaleraz: "ponei da Terceira", edo "garrano da Ilha Terceira"), nahiz eta Portugaleko ipar aldeko garrano zaldiarekin zer ikusirik zuzena ez izan, Azores uhartediko bertako zaldi arraza bat da[1]. Antzineko arraza izanik, bere jatorria bertako Terceira uhartean dago. Bere tamainagatik zein beste ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen da[2].

Azoresko poniak egoera erdi-basatian aurkitu daitezke uharte hauetan. Nekazaritzako lanetarako erabiliak izan dira ere. Zezenketarako zalditzat zein zela zalditzat ere erabiliak izan dira alde berean.

Arraza bitxia da, eta bere jatorria ez dago argi. Kontutan hartu behar da kolonizatzaile portugaldarrak bertara heldu baino lehen irletan ez zegoela zaldirik.

Duela zenbait urtek adituek uste zuten Lusitano zaldiarekin zer ikusirik zuenik. Beste batzuek berriz arabiar zaldiaren zein berberiar zaldiaren eragina aipatzen zuten, Alter Do Chaoko zaldiaren zein Lusitaniar zaldiaren eragina baztertu gabe. Azken ikerketa genetikoek ordea bai lotzen udte arraza lusitano zaldia zein Iberiar Penintsulako beste hainbat zaldi arrazekin, Hego Ameriketako hainbat arrazen eragina baztertu gabe.

Aipatu izan da Azoresko ponia ez dela benetako ponia, zaldi txikia baizik. Ponien hainbat ezaugarri ez dauka, eta bai berriz zaldiarenak. Uhartediko baldintza ekologikoek moldatuko zuten beraz bere tamaina txikia[3]. Sable uharteko poniaren antzeko kasua litzateke beraz. Edozein modua hainbat hazleek mundu guztian zehar baztertzen dute poni izendapena berain arrazentzat zaldi tamainako arrazak baina "maila" gutxiago dutelakoan.

Ohiko kolorea gorritza da, hanka eta zurda ilunagoak izanik. Hainbat abere tamaina txikiko lusitano zaldiekin nahastu daitezke.

Arrazaren historia

Terceira uharteko paisaia, ponien habitata.

Antzineko arraza bat da, baina ofizialki 2014ko urtarrilaren 27an onartua izan zen. Portugaleko antzinako eta bertako 4 zaldi arrazetako bat da[4].

Azken urtetan hainbat ikerketa genetiko zein morfologikoak egin dira arraza finkatzeko[5]. Euren ondorioz jakin izan ahal da Azoretako poniek zer ikusirik handia dutela lusitano zaldi zein Iberiar Penintsulako beste zenbait zaldi arrazekin[6].

Zaldi hauek paper garrantzitsua izan zuten irlaren kolonizazio garaian [7].

Arraza, kolonoek ekarritako zaldietatik moldatzen joan da belaunaldiz belaunaldi Uhartediko ingurumen baldintzetara. aurreneko abereak XV. mendean sartu zituzten uhartean[8].

Arrazari buruzko erregistro idatzirik eskas dago.

Azken hamarkadetan egindako analisi molekularrek erakutsi dutenez, hurbileneko senide genetikoak ez dira soilik Iberiar Penintsulako arrazak, Hego Ameriketako arrazak ere badira. Puerto Ricoko urrats liraineko zaldia eta Venezuelako kreole zaldia. Horrek iradokitzen du arraza uhartediko kolonizazio garaietan ekarritako aberengatik sortu zela. Terceirako biztanleek hautatu dituzte etengabe animalia horiek, txikienak eta gogorrenak leheneztuz. Uharteak isolatuta zeudelako eta bertan irauteko zaldi erresilienteak behar zirelako garatu zen arraza[9].

Arrazaren eugarriak

  • Gorputza: trinkoa. Altuera soin gurutzera 120 eta 145 cm artean.
  • Izaera: Azoresko ponia ezaguna da azkarra, adimentsua, ausarta, gogorra, landatarra eta oso otzana delako. Erraz maneiatzen dira.
  • Kolorea: Gehienak marroi kolorekoak dira, baina beste zenbait kolore ere agertzen dira[10]. Beltza, arre eta grisa.

Arrazaren erabilerak

Terceira uharteko poniak nekazaritza lanetarako zein trakziorako erabili ohi ziren. Ekarpen handia egin zuten uhartearen kolonizaziorako. Gauzak aldatu omen dira eta gaur egun zaldi kiroletan, bereziki haur eta gazteen hipikarako eta prestakuntzan erabiltzen dira batez ere. Besteak beste euren moldagarritasunagatik eta jauzi egiteko trebeziagatik. Edozein moduan zaldi gehienak erdi libre bizi dira.

Arrazaren egoera

Arrazaren abereen kopurua oso murritza dela eta, Azoresko ponia desagertzeko egora larrian dago.

2019tik aurrera, arrazaren liburu genealogikoak odol garbiko 36 ar eta 53 eme erregistratu ziren, 6 aberezale ezberdinen eskuetan. Artur da Câmara Machado irakasleak arrazaren purutasun genetikoa kontserbatzeko eta mantentzeko egindako ahaleginek arrazarako erabilera berriak, bereziki hipikarekin loturik, garatu dira.

Arrazaren iraupena bultzateko, arrazaren lagunen elkartea sortu zuten, "Associação de Criadores e Amigos do Pónei da Terceira" izenarekin.[11].

Euren helburuak halaxe definitzen dituzte:

« Proiektu honen helburua zaldi-espezie indigenei buruzko ikerketa sustatzea da, Terceirako ponia izenekoa, bere genealogia mapatu, erregistratu eta monitorizatuz eta bere biodibertsitatea erabiliz. »

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]
  2. (Ingelesez) "Forgoten horses. Free horses" Webaren artikulua. [2]
  3. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [3]
  4. (Ingelesez) "Forgoten horses. Free horses" Webaren artikulua. [4]
  5. (Ingelesez)Arrazari buruzko artikulua[5]
  6. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua [6]
  7. Luciano da Silva M. (1971). Portuguese Pilgrims and Dighton Rock 11. atala
  8. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua. [file:///C:/Users/Usuario/Downloads/Morphological_and_genetic_characterization_of_an_e.pdf]
  9. (Ingelesez) "Forgoten horses. Free horses" Webaren artikulua. [7]
  10. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua.[8]
  11. (Portugesez) Elkarteari buruzko aipua. [9]

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Arrazari burizko artikulua "The equinest" entziklopedian. Arrazari buruzko artikuloa
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazakEuropako
arrazak
Albania: Albaniako poni • Alemania: Alemaniako shetland poniAegidienbergerArenberg poniDülmen poniAlemaniar zela poni • Belgika: Belgiar zela poniHeck zaldiLehmkuhlener PoniLewitz poniLiebenthaler poniPoni appaloosa europarSenner poni • Asturias: Asturkoi • Austria: HaflingerArabiar-Haflinger • Bielorrusia: Polesskaya • Bosnia-Herzegovina: Bosniako poniPosavina zaldia • Bulgaria: Rodopeko poniSarakatsaniar poni • Danimarka: Daniar kirol poni • Errumania: Bukovina zaldiDanubioren deltako poniErrumaniar poniHutsul poni • Errusia: Baxkir poniBouriate poniMinoussinskdar zaldiPanje poniTavda zaldiTxilkov zaldiTuvar zaldiVyatka zaldia • Eskozia: Eriskay poniHighland poniRumdar poniShetland poni • Eslovenia: Posavina zaldia • Espainia: · Errekaortuetako zaldiGaliziako poniGarrano zaldiMallorcako zaldiMontxino zaldiOrdunteko behor • Serrano zaldi • Estonia: Estoniar zaldiSaaremaa poni • Faroeak: Faroeetako poni • Frantzia: Bidet zaldiBidet bretoiFrantziar zela poniCamargako zaldiLandetako poniMarkesaketako zaldiMerensgo zaldiMikeluneko zaldiMorvandar zaldi • Gales: Britaniar orbaindun poniBritaniar zela poniCarneddau poniGalestar poniGalestar poni eta cobGalestar cobGalestar zela poniMendiko galestar poni • Georgia: Tushetiar zaldi • Grezia: AénosArravaniAxios zaldiMessara zaldiMidilli poniPeneiako poniPindoko poniRodasko poniRodopeko poniSkyros poniTesaliako zaldi• Herbehereak: Holandar zela poni • Ingalaterra: Britaniar orbaindun poni • Britaniar Shetland Poni • Britaniar zela poniDales poniDartmoor poniExmoor poniFell poniHackney poniaLundy uharteko poniNew Forest poniPolo poniWelara • Irlanda: Connemarako poniKerry Bog poni • Islandia: Islandiar poni • Italia: BardigianoAchetta zaldiEsperiako poniGiarabGiara zaldiSarcidanoar zaldiSardiniako poniHaflingerMonterufolino poni • Kornualles: Lundy uharteko poni • Korsika: Korsikako zaldi • Kroazia: Krk-ko uharteko poniPosavina zaldia • Lituania: Zemaitukas • Norvegia: NordlandshestFjord • Polonia: Biłgoraj zaldiFelińskiHutsul poniKonick poniPanje poni • Portugal: Azoresko poni• Garrano zaldiSorraia • Serbia: Posavina zaldia • Suedia: Gotland poniSuediar zela poni • Txekia: Txekoslobakiako zela poni txikia • Ukraina: Hutsul poniPanje poniPolesskaya
Ameriketako
arrazak
Ameriketako Estatu Batuak: Ameriketako kirol poniAmeriketako poniAmeriketako Shetland poniAmeriketako Walking PonyAmeriketako zaldi miniaturaBanker PoniCayuse indiar poniChincoteague poniChoctaw poniHegart zaldiPaint poniPolo poniQuarter poniKanadako landa poniMustangSeminola poniVirginia Highlander • Bahamak: Abaco berberiar zaldi • Argentina: Argentinar petisoaBagualBergman poniFalabellaPolo ponia • Brasil: Baixadeiro zaldiBrasildar poniaCorajoso poniLavradeiroKreole zaldiNordestinPampa zaldiPuruca • Bolivia: Bolibiar ponia • Ekuador: Andeetako ponia • Kanada: Kanadako landa poniaLac La Croix Indiar PoniSable Islandgo poniTernuako poni • Mexiko: Galizeño ponia • Peru: Andeetako poniaChumbivilcas zaldia • Txile: BagualChiloear ponia
Asiako
arrazak
Afganistan: Yabu • Bangladesh: Bangladeshko zaldi • Bhutan: Bhutandar poni • Jata (zaldi) • Merak-SaktenpataYuta zaldi Errusia: Altaiko poniBaikal zaldiBouriate poniDagestandar zaldiNarym poniOb poniYakutiako poni • Filipinak: Baguio poni • Baguio Light zaldia • India: DeccaniIndiako poniManipuri PoniPolo poniSikang poniSpiti poniZaniskari pony • Indonesia: Baliko zaldiBatak poniBorneo poniDeli poniFlores uharteko poniaGayoeKaju poniKuningan zaldiLombok poni • Minahasa (zaldia) • Priangan • Sumbar-Sandel-Arabiar zaldiTimordar poniJavako poniKuda-PacuMacassar zaldiPadang poniSandalwood poniSumba eta Sumbawa poni • Ipar Korea: Kwangok • Iran: Kaspiar poniYabu • Hego Korea: Chejuko zaldi • Japonia: Hokkaidoko poniKiso poniMisaki poniMiyako poniNoma poniTaishuhTokara poniYonaguni poni • Kanbodia: Kanbodiar poni • Kazakhstan: Altaiko poniKazakhstango poniAdaev zaldi • Kurdistan: Kurdiar zaldi • Laos: Laostar poni • Ekialdeko Timor: Timordar poni • Malaysia: Bajau poni • Myanmar: Myanmarko poni • Shan (zaldia)• Mongolia: Hequ poniMongoliar zaldi • Pakistan: Balutxi zaldi • Sri Lanka: Sri Lankako poni • Thailandia: Thailandiar poni • Tibet: Ganzhi zaldi • Txaidamu • Sikang poniTibeteko poniChahou poniRiwoche poniNangchen zaldi Yushuar zaldiZhongdian zaldi • Txina: Abag zaldiAltaiko poniBalikun zaldiBaise poniJiantxang zaldiDatong zaldiDebao poniErluntxunGuizhouko poniGuoxia txinar poniHequ poniHenanar zaldi • Jinzhou • Jinjiang zaldi • Lichuan zaldiLijiang poniMongoliar-txinar zaldiNingkiangar zaldiShandan zaldiSikang poniUjumkinar zaldiWenshan zaldiWushen zaldiXiniheYanki zaldiYili poni • Yiwu zaldia • Turkia: Alaka zaldiAnadolu poniKanikMidilli poni • Vietnam: Hmong zaldiNgua Noi
Ozeaniako
arrazakAfrikako
arrazak
Benin:Koto-koli • Burkina faso:Bobo • Koto-koli• Hegoafrika: Basuto poniaBoer PoniHegoafrikako Boer poniNooitgedacht poni • Egipto: Baladi • Etiopia: Abisiniako poniBorenar zaldiBale zaldi • Lesotho: Basuto ponia • Kamerun: Kamerungo poni • Senegal: FoutaM´bayar poni • Sudan: Abisiniako poniDarfour poniSudango zaldi • Mali: Beledougouar zaldi • Bobo • Djerma (zaldi) • Nigeriar poni • Namibia: Namibiar zaldi • Nigeria: Bagzan zaldiBhirum • Djerma (zaldi) • Nigeriar poniKoto-koli • Niger: Sudango zaldi • Somalia: Somaliar poni• Togo:Koto-koli •Tunisia: Mogod poni
Desagertutako
arraza
etxekotuak
• Alemania: †Emscherbrücher • †Senner poni • Errusia: †Amurko poni • †Kareliar poni • Eskozia: †Barra poni • †Galloway poni • Espainia: †Gaztelako zaldia • †Soriako behoka • Finlandia: †Kareliar poni • Kornualles: † Goonhilly • Frantzia: †Bidet • †Harvard zaldi • †Lorrain zaldi • Ingalaterra: †Galloway poni • Irlanda: †Irish Hobby • †Namaqua poni• †Öland poniTartariar poni • Tunisia: †Nefza poni • Txina: †Amurko poniFerghanako zaldi
Antzinako
arraza basatiak*
() Przewalskii zaldia • () † Tarpan • () † Enzebro
Desagertutako historiaurreko
ekido eta zaldi arraza
zein espezieak
Equus caballus arrazak eta motak: †Equus caballus antunensis • †Equus caballus germanicus • †Equus caballus torralbae • †Equus caballus gallicus • †Equus caballus arcelini • Equus ferus arraza eta motak: †Equus ferus gmelini • †Equus ferus solutrensis • †Equus ferus przewalski • Antzinako Equus espezieak: †Equus hydruntinus • †Equus fossilis • †Equus complicatus • †Equus conversidens • †Equus crinidens • †Equus francisci • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus sivalensis • †Equus stenonis • †Equus cumminsii • †Equus excelsus • †Equus fraternus • †Equus giganteus • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus niobrarensis • †Equus occidentalis • †Equus pacificus • †Equus parastylidens • †Equus pectinatus • †Equus scotti • †Equus sivalensis • †Equus yunnanensis • †Equus simplicidens • †Equus andium
  • (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3396198
  • Wd Datuak: Q3396198

Argazki galeria