Aya Kōda

Aya Kōda

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTokio, 1904ko irailaren 1a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaIshioka (en) Itzuli, 1990eko urriaren 31 (86 urte)
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaKōda Rohan
Seme-alabak
ikusi
  • Tama Aoki (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, saiakeragilea eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Women's Literature Prize  (1973)
    Shinchosha literature award  (1956)
    Japan Art Academy Prize

Aya Kōda (japonieraz: 幸田 文, Kōda Aya?, Tokioko prefektura, 1904ko irailaren 1a-Ishioka, Ibaraki, 1990eko urriaren 31) japoniar eleberrigile eta saiakeragilea izan zen, baita Japoniako Arte Akademiako kidea ere.

Bizitza

Lehen urteak

Kōda 1904ko irailaren 1ean jaio zen Terajima-chō barrutian, Tokioko prefekturan (gaur egungo Tokio hiria), Kōda Rohan eta honen emazte Kimiren bigarren alaba izan zen.[1] Bere ama Kōdak bost urte zituenean hil zen eta bere aita hiru urte geroago ezkondu zen berriro. Lehen hezkuntzako eskolan 1917an graduatu zen eta Tokioko Nesken Goi Eskolan sartu zen. Neba gazteena, Shigetoyo, 1926an hil zen.

1928an, Kōda (hogeita lau urte zituenean) Ikunosuke Mihashi sake-merkatariarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean, bikoteak lehen alaba izan zuen, Tama. 1936an, familiaren negozioak porrot egin zuen eta Kōda Tsukijin likore-denda bat administratzera pasa zen 1938an Mihashirengandik dibortziatu zen arte. Dibortzioaren ondoren, Kōda Tokiora joan zen bizitzera bere aitarekin, alaba berarekin eramanez. Bigarren Mundu Gerran, Kōda aitari bere lanarekin laguntzen dedikatu zen, bere alabak geroago Koishikawa no Ie (小石川の家, "La casa de Koishikawa") eleberrian deskribatuko zuen bezala.

Literatur ibilbidea

1947an, aita hil zitzaion eta Kōda bere lehen lanak idazten hasi zen; bere aitarekin izandako bizitzari buruzko memoria sorta bat, Zakki eta Shūen izenburupean bilduak. Aurrerago, Chichi (父, « Nire aita ») eta Konna koto (こんなこと, «Horrelako kasu bat ») saiakerak argitaratu zituen, esaneko alaba baten eskrituratzat hartuak izan zirenak eta arrakasta kritiko handia lortu zutenak. Hurrengo ipuin, eleberri eta saiakerek emakumeen bizitzak, familia eta Japoniako kultura tradizionala arakatu zituzten. 1949an, Kōdak Misokaze izeneko saiakera bilduma argitaratu zuen, non bere haurtzaroko oroitzapenak kontatzen diren. Hala ere, 1950ean, Yanagibashiren geishen lokal batean lan egin behar izan zuen neskame gisa, baina bi hilabete geroago utzi zuen lan hori, gaixotasun baten ondorioz.

Geishen lokalean bizitako esperientzietan oinarrituta, 1955etik (1956an argitaratua) serializatutako Nagareru eleberria idatzi zuen Kōdak. Lan horrek 3.er Shinchōsha Saria irabazi zuen 1956an, baita Japoniako Arte Akademiaren saria ere 1957an. Yomiuri Saria ere jaso zuen, Kuroi Susorengatik. Japoniako Arte Akademiako kide bihurtu zen 1976an.

Heriotza

1988ko maiatzean, garuneko odoljario baten ondorioz, Kōdak tratamendua jaso zuen. 1990eko urriaren 31n, Ishiokako ospitale batean hil zen, bihotzeko gutxiegitasun baten ondorioz, 86 urte zituela. Bere alaba Tama Aoki eta biloba Nao Aoki, idazleak dira.

Idazlanak

  • Kuroi Suso (黒い裾)
  • Nagareru (流れる)
  • Tou (闘)
  • Otōto (おとうと)
  • Misokkasu (みそっかす)
  • Zakki (雑記)
  • Shūen (終焉)
  • Soso no Ki (葬送の記)

Erreferentziak

  1. «市川ゆかりの著作家 幸田露伴» City of Ichikawa.

Kanpo estekak

  • City of Ichikawa ((Japonieraz))
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q276260
  • Commonscat Multimedia: Aya Kōda / Q276260

  • Wd Datuak: Q276260
  • Commonscat Multimedia: Aya Kōda / Q276260