Arritxu Iribar
Arritxu Iribar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Maria Arritokieta Iribar Egaña[1], ezagunago Arritxu Iribar gisa (Zumaia, Gipuzkoa, 1963), zumaiar irrati-esataria da.
Euskal filologoa da ikasketaz. Ikasketak amaitu eta gutxira, 1987az geroztik, dabil esatari Euskadi Irratian, batez ere kirolei buruzko emankizunak eskainiz.[2] 1992an, Ramon Etxezarreta idazlearekin batera, Marino Lejarreta txirrindulariari buruzko biografia idatzi zuen.
Kazetaritzatik at, 2015eko udal hauteskundeez geroztik Zumaiako zinegotzia eta alkateordea da, EH Bilduren hautetsi gisa.[3][1]
Idatzitako liburuak
- Marino Lejarreta. La fuerza de la sencillez., Dorleta argitaletxea, Bilbon, 1992an, ISBN 978-84-87812-04-0 / egilekidea: Ramon Etxezarreta
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa "Gogoko dut txirrindulari gazteen bidearen berri ematea"Berria 2021.05.21
- Datuak: Q28818790