Arbendolondoetako harrespila
Arbendolondoetako harrespila | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Evora |
Portugalgo udalerria | Évora |
Freguesia | Nossa Senhora da Tourega e Nossa Senhora de Guadalupe |
Koordenatuak | 38°33′27″N 8°03′40″W / 38.557497°N 8.061077°W / 38.557497; -8.061077 |
Ondarea | |
Arbendolondoetako harrespila (portugesez: Cromeleque dos Almendres) Évora hiritik gertu dagoen harrespil ezaguna da. Iberiar penintsulako iruinarri-multzorik handiena da, eta Europako handienetakoa.
Kokapena
Evoratik 15 kilometro sartaldera dago, Nossa Senhora de Guadalupe parrokian. Monfurado mendilerroko maldan kokaturik dago, landa-eremuan eta artelatz basoen artean.
Historia
K.a. 6000 urtean altxatu baziren ere 1966 arte ez ziren aurkitu. Henrique Leonor Pina izan zen aurkitzailea eta indusketak aurrera eraman zituena. Hainbat garaitako harri multzoak daude, Almendres I (K.a. 6000 urtekoa), Almendres II (K.a. 5000) eta Almendres III (K.a. 4000). Hainbat harrik marraturiko irudiak dituzte.
Egitura
Egitura zirkularrak osatzen dituzten granitozko 95 menhirrek osatzen dute.
- Almendres I: bi zirkulo kontzentriko txiki osatzen zituzten.
- Almendres II: bi elipse kontzentriko handi osatzen zituzten. Menhir altuenak bertan daude.
- Almendres III: aurreko egiturek hainbat aldaketa izan zituzten.
Iruditegia
Kanpo-estekak
- Datuak: Q1969432
- Multimedia: Cromeleque dos Almendres / Q1969432