Amuriako plaka

Amuriako plaka (edo Amurreko plaka) proposaturiko plaka tektoniko kontinental bat da, Mantxuria, Korea, Japoniako mendebaldea eta Primorie kraia hartuko lituzkeena. Oraindik ez da ezaguna ea plaka independentea den ala Eurasiako plakari lotuta dagoen. Independentea dela baieztatuko balitz, 1976an, Txinako Hebei probintzian kalte izugarriak eragin zituen Tangshaneko lurrikarari lotua egongo litzateke. Plaka hauek ditu mugakide:

  • Iparraldean, Eurasiako plaka
  • Hegoaldean, Filipinetako plaka
  • Ekialdean, Okhotskeko plaka
  • Mendebaldean, Eurasiako plaka, mugatzat Baikal aintzira izanik.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q481751
  • Commonscat Multimedia: Amurian tectonic plate / Q481751

  • Wd Datuak: Q481751
  • Commonscat Multimedia: Amurian tectonic plate / Q481751