Alfred Jost
Alfred Jost | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Estrasburgo, 1916ko uztailaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1991ko otsailaren 3a (74 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, katedraduna eta endokrinologoa |
Enplegatzailea(k) | Collège de France (1974 - 1987) |
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Alfred Jost (Estrasburgo, 1916ko uztailaren 27a - Paris[1], 1991ko otsailaren 3a) frantziar biologoa izan zen, endokrinologian aditua. Natura-zientzietako ikasketak egin zituen, eta Robert Lévy izan zuen irakasle. Berehala izan zuen Robert Courrierren laborategian sartzeko aukera. Enbrioiaren endokrinologiaz eta fisiologiaz egin zituen ikerketa eta saiakuntzengatik da ospetsua. Frantziako Zientzia Akademiako kidea izen zen, besteak beste. Bizitza osoko idazlanak artikulu-bilduma batean jaso zituen eta Médecine Science aldizkariaren 3. zenbakian eman ziren argitara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q2835223