Alemaniako ertz geografikoak
Alemaniako ertz geografikoak (alemanez Zipfelbund) Alemaniako muturreko lau ertz geografiakoak dira, hauek laur hiriez ordezkatuak daude: Alemaniako hiririk iparraldekoena Sylt uhartean dagoen List hiria da, mendebaldeena dagoen puntua Selfkant da, hegoaldeena dagoen udalerria Oberstdorf da, aldiz, ekialdeena dagoen udalerria Görlitz delarik.
Ertza | Armarria | Udalerria | Estatua | Koordenatuak | Biztanleak |
Ekialdea | Görlitz | Saxonia | 51° 9' N, 14° 59' O | 56.461 | |
Mendebaldea | Selfkant | Ipar Renania-Westfalia | 51° 1' N, 5° 55' O | 10.263 | |
Hegoaldea | Oberstdorf | Bavaria | 47° 25' N, 10° 17' O | 9.974 | |
Iparraldea | List | Schleswig-Holstein | 55° 1' N, 8° 26' O | 2.462 |
Batzuetan Görlitz hiria Alemaniako muturreko ertzeen sailkapenean sartzeko zalantza egon ohi da, bere ondoan dagoen Neißeaue udalerria 2 kilometro ekialderago baitago.
1999. urtean Wiesbaden hirian ospatutako Alemaniaren Batasun Egunaren parada probestuz, lau alemaniar muturreko ertzeak izendatu ziren. Honela muturreko ertzeetan kokatzen diren lau udalerriak finkatu ziren, hauen artean euren arteko ezagutza bultzatu asmoz elkarlana eta elkarren artean burututako ekintza ezberdinak ezarri zirelarik.
Kanpo estekak
- (Alemanez) "Zipfelbundes" edo Alemaniako ertzeei buruzko webgunea
- Datuak: Q205437