Aleksandr Smolenski
Aleksandr Smolenski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1954ko uztailaren 6a (70 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | bankaria eta Errusiar oligarka |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aleksandr Pavlovitx Smolenski ( errusieraz: Алекса́ндр Па́влович Смолéнский , Mosku, 1954-07-06) 1990ko hamarkadako bankari eta oligarka errusiar bat izan zen, XXI. mendean negozio agerikoetatik apartatu zena, eta atzerrian bizitzen jarraitu duena.
Biografia
Alexander Smolenskik Sobietar Batasuneko "ezkutuko ekonomia" delakoaren merkatu beltzean ekin zion bere merkataritza-jarduerei. Dibisen merkataritzan aritu zen edo inprimategi estatalak erabiltzen Bibliaren aleak sortu eta saltzeko[1]. 1981ean atxilotu zuen KGBk eta delitu ekonomikoak leporatu zizkioten. Ondoren, bi urteko lan behartuetara kondenatu zuten, baina ez zuen zigorra bete[2].
Smolenski Errusiako lehen bankari pribatua ezaguna bilakatu zen Sobietar Batasuna desagertu naino lehentxoago. Bank Stolitxni delakoaren sortzaile eta lehendakaria izanik.[3] 1992an sortu zuen Errusiako zordunketa-txartelen sistema. Gero nekazaritzako industrian zituen interes batzuk bankuarekin lotu zituen eta SBS-Agro izena hartu zuen. Horrekin Kremlinen eragin izugarria lortu zuen tarte batez.[4] Baina SBS-Agrok 1998ko finantza-krisi errusiarrean porrot egin zuen, bere inbertitzaileen aurrezkiak galdu egin ziren neurri handi batean[3]. 1999an, Errusiako fiskalek atxilotzeko agindu bat eman zuten, dirua bidegabe erabili eta zuritzeko karguak barne, baina auzia ez zen gauzatu, eta Smolenski epaiketatik libratu zen.[5]
Smolenski oligeraken taldetik jausi zen beraz 21. mendea hasterarekin, Vladimir Putinen aroarekin. Hala ere, pobre ere ez zen geratu, eta 230 milioi dolarreko jabetza kalkulatu zioten 2003an.[6] 2003an, OVK Bank izena jarri zion bere bankuari, eta Nikolai semeari eman zion. Hark bi hilabete geroago saldu zion Vladimir Potanini.[4][7]
2006tik 2011ra bitartean, literaturan interesatu zen, eta zazpi liburu argitaratu zituen, thriller politikoak. Narrazioak elite errusiarraren bizitzako istorio errealetan oinarritzen dira, ustez.[8]
2011. urtetik, Smolenski agerpen publikoetatik desagertu aparte bizi da, Vienan bizi dela argitaratu izan da.[9]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Alexander Smolensky» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-03 data duen 1075085475 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Render Unto Caesar: Putin and the Oligarchs» Dialnet 2003 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ Hoffman, David E.. (2001). The oligarchs : wealth and power in the new Russia. Public Affairs ISBN 1-58648-001-4. PMC 48221381. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ a b Journal, Andrew Higgins Staff Reporter of The Wall Street. (2000-10-04). «A Russian Banker Rebounds By Outfoxing His Creditors» Wall Street Journal ISSN 0099-9660..
- ↑ a b TVR buyer is Russia's youngest millionaire. 2004-07-28. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name ":0" defined multiple times with different content - ↑ Ian Jeffries. The New Russia: A Handbook of Economic and Political Developments, Routledge: 2002. ISBN 0-7007-1621-1
- ↑ Forbes.com The 100 Richest Russians, Alexander Smolensky
- ↑ Wheeler, Carolynne. (2004-07-28). «Ex-bank boss, 24, buys himself a sports car factory» The Guardian ISSN 0261-3077..
- ↑ Час книги. Изолятор для олигархов. Предсказания банкира Смоленского. Radio Free Europe/Radio Liberty 2007-01-04.
- ↑ "С чемоданом денег и двумя ТТ за поясом": Что стало с первыми легальными миллионерами СССР. KP.ru 2020-12-25.
Kanpo estekak
- Datuak: Q4424967