Albert Memorial
Albert Memorial | |
---|---|
Albert Memorial | |
Ondasun Ingelesa | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′09″N 0°10′40″W / 51.50241°N 0.17774°W / 51.50241; -0.17774 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1872ko uztaila |
Arkitektura | |
Arkitektoa | George Gilbert Scott (en) |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1217741 |
Albert Memorial Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen monumentoa da, Kensington eta Chelsea eremuan dagoena. Royal Albert Hallen parean dago, Kensington Gardens lorategietan.
Historia
Viktoria erreginaren senarra zen Alberto Printzeak bultzatuta 1850 hamarkadan lorategien hegoaldeko eremua erosi eta Londresko kultur eta hezkuntza instituzioak bertan ezarri ziren. Eremu honi Albertopolis izena eman zitzaion.
1861 urtean Alberto Printzea sukar tifoideak jota hi zen eta Viktoria erreginak bere omenezko monumentua bertan jartzeko agindu zuen. Monumentua Sir George Gilbert Scott arkitektoak diseinatu zuen estilo neogotikoan eta 1872an bukatu zituzten lanak. Alberto Printzearen estatua 1875 urtean ezarri zen bertan.
Ezaugarriak
54 metrotako altuera dauka eta monumento berean kontinente guztietako ordezkariak diren 169 eskultura daude.
Iruditegia
- Albert Memorial, Kensington Gardens lorategietan.
- Alberto Printzearen eskultura.
- Bertuteak.
- Mosaikoa.
- Frisoa.
Informazio praktikoa
- Metro geltokiak:
- South Kensington
- Gloucester Road
Kanpo estekak
- Datuak: Q281465
- Multimedia: Albert Memorial / Q281465