Afrikar morea
Trithemis annulata | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Libellulidae |
Generoa | Trithemis |
Espeziea | Trithemis annulata Palisot de Beauvois, 1805 |
Afrikar morea (Trithemis annulata)[1] Libellulidae familiako odonatua da.
Deskribapena
32-38 mmko luzerako burruntzia da[2]. Ar helduen gorputza ia erabat gorri-morea da. Hegoen nerbioak gorriak dira, eta pterostigma herdoilkara, marra beltzez inguratua. Emeak eta ar gazteak hori-marroiak dira, eraztun mehar beltzak eta bizkarreko marra beltz batekin. Ar ete emeen atzeko hegalen oinarria hori-laranjaz koloreztatua da.
Habitat
Larbak ur geldietan edo joaira lasaiko ibaietan garatzen dira. Helduak, maiz, ur bazterreko harrietan pausatzen dira[3].
Banaketa
Jatorriz afrikarra bada ere, iparralderantz hedatzen ari da eta hegoaldeko Europa kolonizatu du. Iberiar penintsulan 1978an behatua izan zen aurrenekoz, Kortsikan 1989an eta hego-ekialdeko Frantzian 1994an. 2000ko hamarkadan Pirinio Atlantikoetara iritsi zen[4].
Erreferentziak
- ↑ «ArgazkiGaleria - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ Violet dropwing (Trithemis annulata) Arkive.org/
- ↑ Trithemis annulata (Palisot de Beauvois, 1805) Odonatos de Europa y Marruecos. Bioscripts.net
- ↑ Monographie du Trithemis annulata Enquête Trithemis. Observatoire Naturaliste des Ecosystèmes Méditerranéens. Onem-france.org
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Trithemis annulataren banaketa Frantzian Enquête Trithemis. Observatoire Naturaliste des Ecosystèmes Méditerranéens. Onem-france.org
- Datuak: Q947217
- Multimedia: Trithemis annulata / Q947217
- Espezieak: Trithemis annulata