Adriana Laffan
Adriana Laffan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1960ko irailaren 4a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | 2023ko azaroaren 1a (63 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Adriana Laffan Lara (Mexiko Hiria, 1960ko irailaren 4a – ibidem, 2023ko azaroaren 1a) mexikar aktorea izan zen.
Bizitza
Graciela Lara aktorearen alaba izan zen. Arte Ederren Institutu Nazionalean eta Arte Hezkuntzako Zentroan ikasi zuen. 1977an ekin zion bere ibilbideari, Cuartelazo filmean[1]. Film eta telesail askotan parte hartu zuen. Mexikon, haren paper ezagunenetako bat Luisa izan zen Carrusel haurrentzako telenobelan[2]. Nazioarteko ospea lortu zuen 1996an La sombra del otro telenobelan parte hartzeagatik[1]. Carlos Olmos nobelaren egileak ez zegoen ziur Laffan izango zela Betsy Corcuera de De la Riva pertsonaiarentzako egokia, eta aktoreak erabaki zuen pisu handiagoa hartzea[2].
Jesús Arriaga aktorearekin ezkonduta zegoen. Bi seme-alaba izan zituzten, María José eta Emiliano[1].
2023ko azaroaren 1ean hil zen, 63 urte zituela, osasun-arazoengatik ospitalean egon ondoren[1].
Lanak
Telebista
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1980 | El combate | Beatriz | |
1981 | El hogar que yo robé | Brigida | |
1981 | El derecho de nacer | Marina | |
1981 | Cachún cachún ra ra! | Tina | |
1987 | Pobre señorita Limantour | ||
1989 | Carrusel | Luisa de Palillo | |
1996 | La sombra del otro | Betsy Corcuera de De la Riva | |
1997-2004 | Mujer casos de la vida real | ||
2000-2001 | Primer amor | Dorita | |
2001 | María Belén | Margarita | |
2002 | Cómplices al rescate | Lourdes Mendoza (Lulú) | |
2002-2003 | Clase 406 | Teresa Salcedo | |
2003-2004 | Alegrijes y rebujos | Flor Cárdenas de Maldonado | |
2004-2005 | Mujer de madera | Jimena | |
2005-2006 | Barrera de amor | Ramona Reyes de López | |
2007 | Destilando amor | Ofelia de Quijano | |
2008 | Mujeres asesinas | Marta Azuela | Atal batean: "Claudia, cuchillera" |
2008 | Vecinos | Ama Nagusia | Atal batean: "El santo niño milagroso" |
2008 | La rosa de Guadalupe | Rigoberta | Atal batean: "Amenaza silenciosa" |
Irene | Atal batean: "Tú menos que nadie" | ||
2011 | Esperanza | Atal batean: "Hermoso bebé" | |
2010 | Soy tu dueña | Amanda | |
2011 | Como dice el dicho | Atal batean: "Ora veraz huarache" | |
2012 | Un refugio para el amor | Gracia | |
2012-2013 | Porque el amor manda | Begoña de Godinez | |
2014 | Señora Acero | Visitación |
Zinema
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1977 | Cuartelazo | María Hernández | |
1978 | Pasajeros en tránsito | ||
1987 | El instante del retorno | ama | film laburra |
2001 | Un mundo raro | ||
2004 | El saldo de anoche | film laburra |
Internet
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2017 | Con Lugar | Maggie |
Erreferentziak
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Luto en el mundo de las telenovelas, muere Adriana Laffan: ¿Quién era?» TV y Novelas 2023-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Feregrino, Alejandro. «Adriana Laffan, la actriz de 'Carrusel' que cumplió su sueño de vivir un éxito como el de Menudo» Yahoo! Vida y Estilo 2023-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q8189762