Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi
Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi | |||||
---|---|---|---|---|---|
730 - 732 - Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri →
721eko ekainaren 10a - 721eko abuztua ← Al-Samh ibn Malik al-Khawlani - Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Al-Hijaz, VII. mendea | ||||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||||
Heriotza | Poitiers, 732ko urriaren 7a ( urte) | ||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Poitiersko gudua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi (arabieraz: عبد الرحمن بن عبد الله الغافقي, ʿAbd al-Raḥmān ibn ʿAbd Allāh al-Ghāfiqī; Tihama, VII. mendea - Poitiers, 732ko urriaren 7a) al-Andaluseko seigarren eta hamalaugarren valia izan zen (721-722, bitartekaria, eta 730-732).[1]
Bere soldaduen artean begikotasun handia zuen militarra zen, beti banatzen baitzuen harrapakina. 721eko ekainaren 10ean, As-Samh ibn Malik valia Eudon Handia Akitaniako dukearen aurkako Tolosako guduan hil zen. Soldaduek, han bertan, Al-Gafiqi aldarrikatu zuten vali berri gisa. Bere lehen erabakia Narbonako armadaren hondarrak babestea izan zen, eta hori ez zen batere erraza, erretretan Carcasonako gotorlekuak mozten zielako bidea.
Bere nagusiak, Ifrikijako Bishr ibn Safwan valiak, gertaeren berri izan zuenean, Al-Gafiqiren izendapena berretsi zuen. Dena den, armadak zituen sinpatiek etsai ugari sortu zizkioten, eta politikara eramandako inbidiek eragotzi zuten armada berregitea Pirinioetako iparraldean beste eraso bat prestatzeko. Hori zela eta, 722ko abuztuan vali berri bat izendatu zuten, Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi.
730ean, Al-Gafiqi berriz izendatu zuten vali. Urte hartan bertan eta hurrengoan, Al Gafiqik bere jarduera militarrari eutsi zion Asturiasko Erresuman. Pirinioen ekialdean, 732an tropa berbereak autonomiaz jokatzen ari ziren Cerdanyan oinarriturik, Kordobako aginduei muzin eginez. Berehala, Al Gafiqi Uthman ibn-Naissak buru zuen errebolta hori zapalatzera abiatu zen, aldean espedizio militar bat zeramala. 732an Toursko San Martin monasterioa arpilatzea erabaki zuen. Iruñetik abiatuta, Orreagaraino igo zen, eta handik Bordeleraino, segur aski bertoko nobleen konplizitatearekin. Poitiersetik 20 kilometro ipar-ekialdera, Karlos Martel dukearen armadarekin talka egin zuen, eta Poitierseko guduan hil zen, 732ko urrian, non arabiarrak garaituak izan ziren. Bizirik atera ziren tropak Narbona aldera erretiratu ziren.[2]
Erreferentziak
- i
- e
- a
- Musa ibn Nusair (712-714)
- Abd al-Aziz ibn Musa (714-716)
- Al-Hurr ibn Abd al-Rahman al-Thaqafi (716-719)
- Al-Samh ibn Malik al-Khawlani (719-721)
- Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi (721)[B]
- Anbasa ibn Suhaym al-Kalbi (721-726)
- Udhra ibn Abd Allah al-Fihri (726)[B]
- Yahya ibn Salama al-Kalbi (726-728)
- Hudhayfa ibn al-Ahwas al-Qaysi (728)
- Uthman ibn Abi Nisa al-Khathami (728-729)
- Al-Haytham ibn Ubayd al-Kilabi (729-730)
- Muhammad ibn Abd Allah al-Ashjai (730)
- Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi (730-732)
- Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri (732-734)
- Uqba ibn al-Hajjaj as-Saluli (734-741)
- Abd al-Malik ibn Katan al-Fihri (741)
- Balj ibn Bishr al-Qushayri (741-742)
- Thalaba ibn Salama al-Amili (742)
- Abul-Khattar al-Husam ibn Darar al-Kalbi (742-745)
- Tuwaba ibn Salama al-Gudami (745-746)
- Abd al-Rahman ibn Katir al-Lahmi (746-747)
- Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihri (747-756)
- Datuak: Q220228