2020-2021eko Espainiako Ohorezko MailaHerrialdea | Espainia |
---|
Datak | 2020ko urriak 24 – 2021eko maiatzak 30 |
---|
Parte-hartzaileak | 12 talde |
---|
Irabazlea | VRAC |
---|
Finalista | Alcobendas Rugby |
---|
Maila galdutakoak | Independiente Rugby Getxo Rugby |
---|
Webgunea | ferugby.es |
---|
Aurretik: 2019-2020 Ondoren: 2021-2022 |
2020-21eko Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila Espainiako gizonezkoen errugbi liga nagusiaren 54. denboraldia izan zen. 12 talde lehiatu ziren, 2020ko urriaren 24tik 2021eko maiatzaren 30era arte. Valladolideko VRAC izan zen irabazlea, finalean Alcobendas Rugby 19 eta 15 garaitu ondoren[1].
Taldeak
12 taldek hartu zuten parte.
Lehiaketa sistema
Lehenbiziko fasea liga moduan jokatu zen, denak denek aurka, partida bakarrera.
Bigarren fase batean lehenengo seirek lehen multzoa osatu zuten eta gainerako seirek bigarren multzoa. Bigarren fasean bi itzulitara jokatu ziren ligaxkak. Lehen multzoko guztiek eta bigarreneko lehenengo biek txapelketarako play offak jokatu zituzten, 2. multzoko azkena jaitsi egin zen eta azken aurrekoak jaitsiera play-offa jokatu zuen Ohorezko B mailako txapeldunordearen aurka.
Puntuak honela banatu ziren:
- 4 puntu garaipenagatik
- 2 puntu berdinketagatik
- 0 puntu porrotagatik
- eraso bonus puntu bat, 4 entsegu edo gehiago lortzeagatik.
- defentsa bonus puntu bat, 7 tanto edo gutxiagoko aldeaz galtzeagatik.
Lehenbiziko fasea
| 1. multzora sailkatuak |
| 2. multzora sailkatuak |
Bigarren fasea
1. multzoa
|
| Kluba | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Aldeko tantoak | Aurkako tantoak | Aldea | Eraso bonusak | Defentsa bonusak | Puntuak |
1 | Alcobendas Rugby | 10 | 8 | 0 | 2 | 246 | 164 | 82 | 1 | 2 | 35 |
2 | VRAC | 10 | 7 | 0 | 3 | 222 | 194 | 28 | 1 | 2 | 31 |
3 | SilverStorm El Salvador | 10 | 5 | 0 | 5 | 226 | 219 | 7 | 1 | 1 | 22 |
4 | AMPO Ordizia | 10 | 4 | 0 | 6 | 219 | 244 | -25 | 1 | 3 | 20 |
5 | Barça Rugbi | 10 | 3 | 0 | 7 | 261 | 287 | -26 | 1 | 4 | 17 |
6 | Aparejadores Burgos | 10 | 3 | 0 | 7 | 207 | 273 | -66 | 0 | 2 | 14 |
2. multzoa
| Play-offetarako sailkatua |
| Jaitsierako playoff-a jokatu beharra |
| Ohorezko B Mailara jaitsia |
Fase finala
Igoera-jaitsiera play-offak
Independiente Rugby eta Gernika Rugbyren artean jokatu zen eta bizkaitarrak nagusitu ziren 34-21 emaitzaz. Gernikak horrela Ohorezko mailara igotzea lortu zuen[2].
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G, -. (2021-05-31). «El VRAC vence al Alcobendas y alarga su hegemonía» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2021-05-29). «El Gernika vuelve a la División de Honor a costa de Independiente» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
Kanpo estekak