1937ko Parisko nazioarteko erakusketa

1937ko Parisko nazioarteko erakusketa
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Koordenatuak48°51′44″N 2°17′18″E / 48.86222°N 2.28825°E / 48.86222; 2.28825
Map
Emanaldia
Hasiera-data1937ko maiatzaren 25a
Amaiera-data1937ko azaroaren 25a
bie-paris.org…

1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketa, ofizialki Bizitza modernoari aplikatutako arteen eta tekniken nazioarteko erakusketa (frantsesez: Exposition internationale des arts et des techniques appliqués à la vie moderne), Nazioarteko Erakusketa Bulegoak arautu zuen eta 1937ko maiatzaren 25etik azaroaren 25era bitartean egin zen, Parisen, Frantziako hiriburuan. Trocadéro jauregia eraitsi eta bertan Chaillot jauregia eraiki zuten, erakusketaren zati bat kokatzeko. Pablo Picassoren Gernika margolana hemen erakutsi zen lehen aldiz.[1] Espainiako Pabiloiaren barruan Euzkadiko Pabiloia kokatu zen.[2]

Ezaugarriak

  • Hedadura: 105 hektarea.
  • Parte hartu zuten estatuak: 44.
  • Bisitariak: 31.040.955 pertsona.
  • Kostea: 1.443.288.391 frantziar libera.

Erakusketa

Erakusketa une hartan nagusi zen nazioarteko tentsio latzak mendean hartu zuen. Hau oso garbi ikusi zen Alemania Naziaren eta Sobietar Batasunaren pabiloietan; biak ala biak une hartako aurkakotasun ideologiko handiak erakutsi zituen. Bi pabiloiak Varsovia plazan zeuden. Erakusketa ezagutza zientifiko berrien lagin handi bat ere izan zen, Palais de la Découvertek erakusten zuen bezala.

Chaillot jauregi berria erakusketaren ondoren mantendu zen. Sobietar Pabiloian zegoen Vera Mukhinaren Langilea eta kolkhoztarra eskultura ospetsua Moskuko VDNJ (Errusia) erakundean gordetzen da gaur egun.

Euzkadiko Pabiloia

Euskal pabiloia, Josep Maria Sert eta Lacasa arkitektoek eraikitakoa, Espainiako eraikinaren ezkerraldean zegoen. Pabiloi horretan, lehen solairuan, euskal margolaritzaren (48 margolari) eta eskulturaren (8 eskultore) erakusketa handia zegoen ikusgai.[3]

Pabiloiko komisariordea Bilboko Museoko artelanen arduradun Julian Tellaetxe margolaria izan zen. Tellaetxek, artelanak gerrako hondamenditik salbatzeko, “Blackworth” eta “Kentogpool” lurrunontzietan eraman zituen maiatzaren hasieran Parisera, eta Luxenburgoko pabiloian gordeta egon ziren. Geroago, Europako hainbat hiritan erakutsi ziren, “Eresoinka” dantza-talde eta abesbatzarekin batera, guztia gerrako zauritu eta euskal iheslarientzako baliabideak lortzen saiatzen zelarik.[3]

Pabiloiko bigarren solairuan, Eibarko Armeria Eskolako lanen bilduma jarri zen erakusgai, euskal herri-jokoen eta tresnen bilduma; bertan, beste hiru atal egokitu ziren: lehenengoa, nekazaritzari buruzkoa, Luis Eleizaldek koordinatutakoa eta paisaia-mota guztietako argazkiz, nekazaritzako lanabesez, mapez eta abarrez osaturikoa; bigarrena, industriari buruzkoa, Alonsok eta Chaussonek koordinatutakoa; hirugarrenean, berriz, Euzkadiko Gobernuak gauzatutako gizarte-ekintzako lanak erakutsi ziren eta Bustosek koordinatu zuen.[3]

Iruditegia

  • Alemania naziren pabiloia (Procédé Gorsky anaiak)
    Alemania naziren pabiloia (Procédé Gorsky anaiak)
  • Pabiloi sobietikoa
    Pabiloi sobietikoa
  • Suitzako pabiloia
    Suitzako pabiloia
  • Errumaniako pabiloia
    Errumaniako pabiloia
  • Varsoviako plaza Parisen erakusketa bitartean.
    Varsoviako plaza Parisen erakusketa bitartean.
  • Panoramika
    Panoramika
  • Italiako Pabiloia
    Italiako Pabiloia
  • Espainiar Errepublikaren pabiloia
    Espainiar Errepublikaren pabiloia

Erreferentziak

  1. https://www.donostia.eus/home.nsf/0/84EB16ECC47D681EC12584110043E199/$file/Picasso%20Guernicaren%20bidaia%20erakusketa%20Alderdiederreko%20lorategian.pdf
  2. https://www.bilketa.eus/decouvrez/documents-remarquables/le-pavillon-basque-de-l-exposition-universelle-de-paris-en-1937
  3. a b c “Euzkadiko pabiloia” Parisko Nazioarteko Erakusketan. Sabino Arana Fundazioa, 2021/07/12..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez)(Ingelesez):Bureau International des Expositions.
  • Euzkadiko Pabiloia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1165755
  • Commonscat Multimedia: Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne / Q1165755

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 163060943
  • ISNI: 0000000122923066
  • GND: 515523-X
  • LCCN: n84093880
  • NKC: xx0094684
  • CiNii: DA05655040
  • SNAC: w6vn553f
  • SUDOC: 028711807
  • Wd Datuak: Q1165755
  • Commonscat Multimedia: Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne / Q1165755