Šar mendiak
Šar mendiak | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Titov Vrv (en) |
Garaiera | 2.748 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 80 km |
Zabalera | 20 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°00′N 20°44′E / 42°N 20.73°E / 42; 20.73 |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Šar mendiak (mazedonieraz eta serbieraz: Шар, Šar Planina) edo Sharr mendiak (albanieraz: Malet e Sharrit) Balkanetako mendikate bat da, Kosovo eta ipar-mendebaldeko Ipar Mazedonia artean dagoena. Hego-ekialdetik Korab mendiraino zabaltzen da eta ipar-ekialdeko Albania zeharkatzen du.
Guztira, 1600 km²-ko azalera du. Horietatik %56,25a Ipar Mazedonian, %43.12a Kosovon eta %0,63a Albanian daude.[1] Hiru ordoki ditu: Sirinić, Vraca eta Rudoka izenekoak.[2] Mendikateko mendi nagusienak honakoak dira:
- Titov Vrv (2747 m), garaiena.
- Turcin (2702 m)
- Borislavec (2662 m)
- Rudoka (2610 m)
- Ljuboten (2498 m)
- Piribeg
Herri hizkeran, Šara[3] (serbieraz: Шара) diote eta, ondorioz, 380 km²-ko azalera duen Šarako parke nazionala bere hegoaldeko muturrean dago, Kosovon hain zuzen ere.
Galeria
- Šar mendiak Serbiatik ikusiak
-
-
-
-
-
- Šarako parke nazionala
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q391195
- Multimedia: Šar Mountains / Q391195